Atx Teatroaren "Fakiu" antzezlanaren aurkezpenak
Datozen asteetan, Bilboko Atx Teatroa konpainiaren "Fakiu" antzezlana ipar Euskal Herriko toki ezberdinetan aurkeztua izanen da, hala nola Senperen, Izturitzen edo Bidarten. Itzuli hori Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedatzeko sustatzen eta sostengatzen duen "Ibilki" dispositiboaren barnean antolatua da.
Biolentzia, besteak beste, gure instintuetako bat da. Instintuei esker bizirauten dugu. Baina arrazoirik gabe biolentzia ezin da erabili. Arrazoia balego, beste biderik ez dagoanean?....zer egin genezake bizirauteko ?
- Zuzendaritza : Iñaki Ziarrusta
- Egilea : Fredi Paia
- Antzezleak : Belen Cruz, Sandra Fdz. Agirre et Gabriel Ocina
Egitaraua
- Senpereko Larreko gelan – otsailaren 17an, 20:30etan
- Izturitzeko Herriko gelan – otsailaren 18an, 21:00etan
- Bidarteko Beheria Teatroan – maiatzaren 12an, 20:30etan
- Hendaia, Donibane Garazi : datak finkatzen ari
Xehetasunak
- Atx Teatroa konpainia Ibilki deialdiaren irabazle - Albistea irakurri
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)