Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak
Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2016. urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.
Lagundu arloak eta eragileak:
- Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
- Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)