Usopop festibalaren edizio berri bat Saran

2016/11/21

2016ko azaroaren 27an, igandez, Usopop festibalaren edizio berri bat ospatuko da Sarako Lur Berri gelan. Arratsaldeko 17:00etatik goiti, hiru talde ikusten ahalko dira : Noiserv artista portugesa eta horrekin batean, Ekiza eta Bilau euskaldunak. Euskal kultur erakundea partaide da.

Usopop festibalaren edizio berri bat Saran

Hona gaualdian arituko diren taldeen aurkezpen bat :

NOISERV 
http://www.noiserv.net/
Portugaleko pop-rock eszena biziaren ordezkari famatuena dugu, Noiserv ezizenarekin ezagutua den David Santos lisboar artista . Duela urte bat «Almost Invisible Orchestra» kaleratu zuenetik Europako xoko guziak arakatu ditu. Diska eder honetan, 40 musika tresna entzuten badira, zuzenean giza orkestra bakarrik da sakeleko sinfonia horiak jotzeko. Radiohead talde mitikoaren mireslea da baina Oxfordekoak ez dira eragin bakarrak, izan ere Yann Tiersen edo Sébastien Schulleren unibertso aberats eta melankolikoak bururatzen zaizkigu. Diska berria prest du eta dirudienez bere ama hizkuntzak leku handiagoa ukanen du gure belarrien plazerrarendako.
Udazkeneko soinu banda ideala.

EKIZA
http://ekiza.com/
Jurgi Ekiza Willis Drummondeko kantariaren bakarkako ihesaldia dugu. Aurten kaleratu duen diska aurkezteko bira bukatzen ari du. Jurgi bakarrik taularatzen da zuzeneko intimo eta larriak eskainiz. Haren taldearen energia alde batera uzten badu, urgentziaz eta tentsioz janzten ditu emanaldiak.

BILAU
Xabi, Jérémie, Elorri eta Paxkalek osatzen dute Bilau laukotea. Zonbait kontzertu eskaini ondoren haien lehen diska urrian aterako dute. Biolina, bilontxeloa, gitarra eta perkusioek Paxkal eta Elorrik deklamatutako mantra hunkigarrien indarrak biderkatzen dituzte.
Laukoteak altximia berezi bat lortzen du erraietatik datozen zuzeneko intentsoak eskainiz.

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)