"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian
2016ko irailaren 17an, arratseko 19:30etatik goiti, ikusgarri berezi bat emana izanen da Pariseko "Théâtre du Châtelet" antzoki ospetsuan. Pastoral zatiak, musika eta dantza uztartuko dituen "Ohiberritze" ikuskizunak lotura egin nahi du Euskal Herriko ohiduren eta sorkuntzaren artean. "Festival d'Automne" festibalaren barnean antolatua da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
Ikusgarria lau zatitan banatua izanen da :
- I. Jean Pitrau pastoralaren zatiak (2016), Atharratzeko biztanleek emanik
- II. Maurice Ravel : Dali hirukotea, biolin, txelo eta pianoarentzat
- III. Ramon Lazkano : Ravel (Eszenak) soprano, tenor eta taldearentzat
- IV. Dantzaren botzak - Xiberoko kantu/dantzak
Iraupena : 2 oren eta erdi, pausak kontatu gabe. Pastoralaren zatiak euskaraz izanen dira frantsesezko gaintitulazioarekin
Xehetasunak
- Udazkeneko Festibalaren karietara
- Tfnoa : 01 53 45 17 17
- Ohiberritze ikusgarria - Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)