"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

2016/12/04

2016ko abenduaren 7 eta 11n, Kiribil konpainiak iZ ikusgarri berria estreinatuko du Hendaiako Mendizolan gelan. Sorkuntza hau antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz galdezkatzen gaituena. Eskoletako haurrei zuzendu hainbat emanaldi izanen dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

iZ, munduaren sorreraren, hizkuntzaren sorreraren mitologia berrasmatuaren poesia da. iZ gaur egungo idazkuntza da, mitoa modernitatean ezartzen duena; begieste molde bat da, manera subjektibo bat, denboraren misterioaren gogora ekartze bat.

Hiru «pertsonaia» dira iZ :

  • Jesus Aured musikaria, espazioa eta denbora osatu eta ordenatzen dituelarik,
  • Amaia Hennebutte antzezlariaren pertsonaia, bere jokoan, aldian bizitza zentzu zabalean, aldian iZen gorpuzte mitologikoak gorpuzten dituelarik,
  • Goiko eskultorearen giza itxurako eskulturak, naturaren eta denboraren gogora ekartze bat.

Hitzik gabeko ikusgarri honek 45 minutu irauten du eta 3 urtez goitikoentzat egokia da 

Publiko zabalari zuzenduak diren emanaldiak abenduaren 7an (15:00) eta abenduaren 11n (10:30) iraganen dira.

Eskoletako haurrei zuzenduak direnak aldiz abenduaren 5etik 14ra.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)