KIMU: haur eta gazte publikoari zuzendutako arte eszenikoen inguruko formakuntzan parte-hartzeko deialdia

2016/07/20

Donostia 2016 Fundazioak, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak KIMU programaren bigarren deialdia martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko parada eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izanen dira. Deialdia zabalik da 2016ko irailaren 10a arte.

KIMU: haur eta gazte publikoari zuzendutako arte eszenikoen inguruko formakuntzan parte-hartzeko deialdia

Deialdi honen helburua haur eta gazte publikoari zuzendutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberastu eta dinamizatzeko formakuntza programan parte hartuko duten 4 artisten hautatzea da.

Egutegia:

  • Deialdiaren zabalpena: 2016ko uztailak 20
  • Deialdiaren itxiera: 2016ko irailak 10
  • Hautagaien hautaketa definitiboa: 2016ko urriak 10
  • Programaren hasiera: 2016ko urria
  • Ikerlanaren aurkezpena: 2017ko iraila

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)