KIMU deialdiaren emaitzak

2016/10/18

Ainara Unanue, Maryse Urruty, Lore Goyetche eta Mikel Sarriegi aukeratuak izan dira 2016/2017 edizioko KIMU programan parte hartzeko. Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute KIMU programa eramaten Hego Lapurdiko Hirigunea, Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan. Lau artistek haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza bat ukanen dute.

KIMU deialdiaren emaitzak
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza eskuratuko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)