"Katalina de Erauso" pastorala Donostian eta Garazin

2016/08/29

2016ko ekainaren 5ean arrakasta handiz Baionan aurkeztua izan ondoan, "Katalina de Erauso" pastorala Donostian aurkeztua izanen da irailaren 3an eta Donibane Garazin irailaren 10ean. Euskal kultur erakundea partaide da.

"Katalina de Erauso" pastorala Donostian eta Garazin

Maite Berrogain Ithurbidek idatzi du Donostiako "militar serora"-ren bizia ardatz daukan pastoral hau. 

2013an Donostia hiria Europako Kultur hiriburu izendatu berrian, solasak hasi ziren Donostiako arduradunekin eta Maite Berrogain Ithurbide idazlearekin, 2016ko pastoralaren obratzeko ideiarekin. Horren ondorioz, elkartearen eta pastoralaren muntatzeko lanak hasi ziren, 2016an Baionan eta Donostian hunen emaiteko helburuarekin.

Donibane Garaziko emanaldia Jai Alaian iraganen da, irailaren 10eko 19:00etatik goiti. Emanaldia aintzin, pastoraleko aktoreek eta ardiek desfile bat eginen dute Donibane Garaziko karriketan arratsaldeko 5ak eta 6ak artean.

Donostiako emanaldia Victoria Eugenia antzokian iraganen, irailaren 3ko 18:00etatik goiti.

Xehetasunak


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)