"KARRIKAN" Kaleko arteetako sormen‐lanetarako laguntza Euskal Herrian
KARRIKAN plataformaren helburua Euskal Herrian kaleko arteetan ari diren artisten sormen‐lanak sustatzea eta zabaltzea da. Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalei begira antolatua da deialdia. Parte hartzeko azken epea: 2016ko ekainaren 18a.
Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkoa, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei. Formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)