Iparraldeko txistulariei deia

2016/12/01

Herri Soinu elkarteak, "Iparraldean txistu praktika berpiztu " deitutako mugaz gaindiko egitasmoa gauzatu du Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin. Proiektu honek, txistua hunkitzen duten arlo guziak landuko ditu : soinularien saretzea, dokumentuan bilketa, ikaskuntza, ikuskizunen hedapena, sorkuntza... Proiektuaren berri ukaiteko gisan, galdegina zaie Iparraldeko txistulari guziei beren burua ezagutaraztea Herri Soinurekin harremanetan sartuz.

Iparraldeko txistulariei deia
Argazkia: Séverine Dabadie

Proiektu hori Iparraldeko txistulariei zabaldu nahi lieke Herri Soinuk, 2016-2017an antolatuko diren ekitaldietaz jakinean izan daitezen, eta interesatuak izanez gero, egitasmoan parte har dezaten.

Horretarako, galdegina zaie datu batzuk (deitura, izena, helbidea, telefonoa, e-maila) azpiko pertsonei igortzea.

Bestalde Herri Soinuk 17 urtez petiko txistulari gazteak gomitatzen ditu Hernaniko lehiaketan parte hartzera (bakarlari edo talde gisa), 2017ko martxoaren 25ean.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)