Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdia

2016/02/09

Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdi bat abiatzen dute elgarrekin. Helburua Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzea da taldeko kideei eta sortzaileei lan baldintza egokiak eskainiz material profesionala duen gela batean. Egitasmoak aurkezteko azken epea: 2016ko apirilaren 5a.

Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdia
Argazkia: EKE

Deialdiaren helburua

Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza lagundu taldeko kideei eta sortzaileei lan baldintza egokiak eskainiz material profesionala duen gela batean.

Eginbeharrak

  • Iparraldeko antzerki taldeei edo kolektiboeri zuzendua da.
  • Antzerkia euskaraz emana izan beharko da. 
  • Jatorrizko obra bat, jadanik agertu testu bat edo itzulpen bat izan daiteke. 
  • Antzerkiaren inguruko egitasmo mota guziak kontutan hartuak izanen dira. 
  • Zuzendari artistiko euskaldun eta esperientzadun batekin lan egin beharko da egonaldiaren garaian.

Hautagaitza

Egitasmoak txosten moldean aurkeztuak izanen dira, edukin hauekin:

  • egitasmoaren aurkezpen zehatza antzezpen asmo batekin
  • taldearen aurkezpena
  • zuzendari artistikoaren aurkezpena
  • produkzio aurrekontu bat
  • behar teknikoak 

Hautaketarako irizpideak

  • Egitasmo bat atxikia izanen da urteka
  • Desmartxa artistikoaren berritasuna, zorroztasuna eta egitasmoaren egingarritasuna oinarrizko irizpidetzat izanen dituzte egitura antolatzaileek hautuarendako
  • Deialdiaren egutegia errespetatzea derrigorrezkoa da

Ekarpenak

Euskal Kultur Erakundea eta Hameka Karrikako arteen Fabrika egiturek egitasmoaren egingarritasuna lagunduko dute:

  • Dirulaguntza: 3000 euro
  • 10 bat eguneko sorkuntzako egonaldia Harri Xuri Luhusoko kulturgelan : 
    • Aretoa
    • Harrera teknikoa
    • Material teknikoa
  • Ikuskizunaren programazioa Hamekan

Egutegia

  • Hautagaitzen epea: 2016ko apirilaren 5a
  • Egonaldiaren datak Luhuson: 2016ko uztailaren 4a eta 24a artean
  • Hedapena Hamekan : 2016ko udazkenean edo 2017an

Hautagaitza txostenen pausatzea

Bi helbide horietan egin behar da :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)