Iduzkilore konpainia Hamekak eta EKEk bultzatu deialdiaren irabazle
Iduzkilore konpainiak irabazi du Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal kultur erakundeak Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzeko asmoz elkarrekin antolatu deialdia. Senpereko konpainiak laguntza hori "Telesforo ez da Bogart" antzezlana lantzeko baliatuko du.
Xabier Mendiguren-ek idatzi antzerki lan horrek, Donostia Hiriko Kutxa literatur saria lortu zuen 2003an. Iñazio Tolosa zumaiatarrak taularaziko du Lapurdi xoko ezberdinetako hamar antzerkilarirekin. Prestatzen ari diren komedia honek, aktore tropa baten antzerki errepika bat du haria, ezaguna den Casablanca filma oinarritzat hartuz eta horrekin jolastuz.
Deialdiari esker, Iduzkilore konpaniak 3000€ko dirulaguntza eskuratuko du eta 10 bat eguneko sorkuntza egonaldia egiteko aukera izanen du Luhusoko Harri Xuri kulturgelan uztailan eta irailan.
Estreinaldia Senpereko Larreko gelan izanen da abenduaren 17an.
Iduzkilore konpania (Senpere)
Telesforo ez da Bogart
- Idazlea : Xabier Mendiguren
- Taula zuzendaria : Iñazio Tolosa
- Aktoreak : Maialen Fautoux, Peio Beherekoirigoin, Pierre Larre, Iban Iturbide, Mizel Jorajuria, Bernadette Iratzoki Luro, Ainhoa Elizondo San Sebastian, Lierni Elortza, Maider Beheran eta Kattin Mendiburu.
Xehetasunak
- Hameka, karrikako arteen fabrika : 05 59 55 58 43
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Iduzkilore konpainia
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)