Ibilki deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa
Euskal kultur erakundeak Senpereko, Hendaiako, Bidarteko, Donibane Lohizuneko eta Mauleko Herriko Etxeak, Garazi Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Biarritz Culture, Larresoroko Ote Lore eta Hazparneko Eihartzea elkarteak bildu ditu, Ipar Euskal Herri mailako euskarazko antzerkiaren hedapen sare baten sortzeko asmoz. Oraingoz, programazio hamar egiturek parte hartzen dute EKEk bultzatu eta animatu Ibilki deitu dispositibo honetan. Ibilki Euskal Herri guziko konpainia profesionalei zuzendua da. Sorkuntza bakar bat hautatua izanen da lurraldean hedatua izateko. Egitasmoa igortzeko epea: 2016ko apirilaren 3a.
Testuingurua
Euskal kultur erakundeak Senpereko, Hendaiako, Bidarteko, Donibane Lohizuneko eta Mauleko Herriko Etxeak, Garazi Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Biarritz Culture, Larresoroko Ote Lore eta Hazparneko Eihartzea elkarteak bildu ditu, Ipar Euskal Herri mailako euskarazko antzerkiaren hedapen sare baten sortzeko asmoz. Oraingoz, programazio hamar egiturek parte hartzen dute EKEk bultzatu eta animatu Ibilki deitu dispositibo honetan. Denen artean, antzerki sorkuntzetaz iritziak trukatu eta beren ahalak eta gaitasunak elkartzen dituzte. Halaber, komunikazio plan amankomun bat plantan ezartzen da ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren garapenaren alde.
Ibilki deialdiaren helburuak
- Euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzea lurralde mailan
- Euskarazko antzerkiari dinamika berri bat ematea
- Euskarazko antzerkiaren publikoa arraberritzea eta garatzea
- Lurralde honetako euskarazko antzerki programatzaileen sarea osatzea
Hautagaitza eta modalitateak
Ibilki dispositiboa Euskal Herri guziko konpainia profesionalei zuzendua da
Sorkuntza bakar bat hautatua izanen da lurraldean hedatua izateko.
Sorkuntza txosten baten moduan honela aurkeztu behar da:
- sorkuntza egitasmoaren aurkezpen zehatz bat
- konpainiaren edo talde artistikoaren aurkezpena
- hedapenaren aurrekontua (emanaldiaren prezioa / apairuak / ostatatzea)
- fitxa tekniko zehatza
- publikoen ganako bitartekaritza ekintza batzuen proposamena
Hautaketa irizpideak
- euskarazko sorkuntza
- sorkuntza 2016an estrenatzea
- aretoko antzerkia izatea publiko zabalarako
- desmartxa artistikoaren berezitasuna eta zorroztasuna
- katxeta artistikoa gehienik 2000 eurokoa izatea
- proposamenaren autonomia teknikoa (soinua eta argiak)
- publikoen ganako bitartekaritza proposamenak egiteko gaitasuna (preziatua)
Ekarpenak
Ibilki dispositiboko programatzaileek hautatuko duten sorkuntza Iparraldeko toki ezberdinetan programatua izanen da 2016ko urria eta 2017ko ekaina artean.
Egutegia
- egitasmoa igortzeko epea: 2016ko apirilaren 3an, gauerditan
- azken hautua: 2016ko apirilaren 30ean
- biraren data definitiboak: 2016ko uztailaren 30erako
- sorkuntzaren hedapena: 2016ko urria eta 2017ko ekaina artean
Txostenen eta hautagaitzen igortzeko
- Euskal kultur erakundea - frank.suarez@eke.eus - 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)