Herri Urrats 2016
2016ko maiatzaren 8an, Herri Urrats-en 33. edizioa ospatuko da Senperen. Aurten ere, Seaskak hainbat animazio prestatu ditu "Euskara jaldi hadi mundura" lemaren inguruan. Bilduko diren etekinak Baionako lanbide lizeo berriaren eraikitzeko baliatuko dira.
Aurten ere denen gustoko animazioak, ikusgarriak eta kontzertuak izanen dira, Senpereko lakuaren inguruan finkatuak izanen diren zazpi gune desberdinetan.
Alde batetik dantza, besteak beste Zarena Zarelako, Leinua edo Alur dantza taldeekin, eta bestetik bertsulariak bai eta musika talde anitz, hala nola Xiberoko kantariak, Ekiza, H-Eden, 2ZIO, Begiz Begi, Xutik, Izerdi Gorria, Ozke edo aurtengo kantua egina duen Esne Beltza-rekin.
Bezperan ere, Urrats Gaua antolatua izanen da Saran, herriko Gaztetxeak antolaturik.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)