"Hatsa" dantza ikusgarriaren aurkezpena Donapaleun
"Hatsa" dantza ikusgarria 2016ko abenduaren 17 eta 18an aurkeztua izanen da Donapaleuko Saint Louis gelan. Sorkuntza berezi honetan, euskal dantzaren, baina ere dantza garaikidearen estetikak agertzen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.
Hatsa
Etxe handi baten ganer zabal batean, puxka zaharren artean, panpin itxurezko pertsonaiak agertzen dira. Hatsa magiko bati esker, pixkanaka animatzen dira eta bizia hartzen dute. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak agertzen badira ere, isurkorrak eta emozionez beteta bilakatzen dira ikusgarrian zehar. Pertsonai bitxi horien ekoizpenean jarraitzeko, misterioz betetako musika bat entzun dezakegu. Dantza eta musikaren indar magiko horrekin, betirako itzalita pentsatzen genuen guzia berpizten da. Horra hemen bizia emaiten duen hatsaren istorio bat, unibertsoaren mugimendu zikliko handiak gidatzen dituen hats horren istorio bat. Ikuslea, giro poetiko batean sartuz, gizartearen kondizioaren gainean galdezkatzea eramana izanen da.
Sorkuntza
Koreografiak hamabi dantzarientzat eginak dira. Zuzenean, bost musikariekin ari dira : biolina, biolontxeloa, akordeoia, klarinetea eta perkusioak. Sorkuntza berezi huntan, euskal dantzaren, baita ere dantza garaikidearen estetikak agertzen dira. Dantzaren teknikariak baino gehio, dantzariek gorputz adierazmen zehatz bat erabiltzen dute dantzatutako mugimenduaren kalitateari arta berezi bat eskainiz. IDBko « Dantza Sarean » dantza erakaskuntza baliabidean formatuak izan dira, IDB eta Maurice Ravel Kontserbatorioko euskal dantza, baita ere dantza klasiko eta garaikideko formakuntzak segituz.
- Zuzendaritza : Julien Corbineau
- Koregrafiak : Julien Corbineau, Nathalie Verspecht, Laetitia Cheverry
- Eszenaren irudikapena : Annie Onchalo
- Musika : Jean-Victor Suzanne
- Jantziak : Anne-Marie Subias
- Argiak : Julien Delinières
- Soinuak : Didier Teilagorry
Xehetasunak
- Tfnoa : 07 86 33 00 71
- "Hatsa" ikusgarriari buruzko xehetasunak
- Foyer de Bardos
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)