Hartzaro 2016

2016/02/04

Hartzaro festibalaren 20. edizioa 2016ko otsailaren 3tik 9ra ospatuko da Uztaritzen. Karia hortara, Herri Soinu elkarteak egitarau zinez aberatsa apailatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hartzaro 2016

Hartzaro festibalaren funtsa ihauteri ohiturei lotuak diren gertakariak berpiztea, sortzea eta sustatzea da. 20. edizio honentzat adibidez, musika garaikidearen inguruko gaualdi bat antolatua izanen da Zeze, Xutik eta Altxatu taldeekin, otsailaren 5ean, ostiralarekin ospatuko dena.

Larunbatean, Olaeta, Haatik eta Aukeran dantza talde profesionalek beren azken sorkuntzak taularatuko dituzte Kiroletan eta igandean, besteak beste Kaskarotek, Jarauta 69 txarangak eta Saltoka taldeak Uztaritzeko karrikak alaituko dituzte.

Astearte gizenaren karietara aldiz, 500 artista amatur eta profesional baino gehiago bilduko dira Zanpantzar egunaren ospatzeko. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)