Hameka Euskaraz 2016
Hameka, karrikako arteen fabrikak "Hameka Euskaraz" euskarazko sorkuntzaren inguruko hitzorduaren edizio berri bat proposatzen digu 2016ko martxoaren 6an. Besteak beste, Donostiako Xentimorik Gabe eta Larresoroko Ama'tur antzerki taldeen ikusgarri berriak ezagutzeko parada izanen da. Kanboko Errobi ikastolaren 40 urteen karietara gainera, ikasleek ere parte hartuko dute.
- 16:00 : El Teatre de l'Home Dibuixat (Castellano de la Plana, Valencia) "Harriz Harri" - 30 mn - 2 urtez goiti
“Egun batez, ondartzan untutsik ibiltzen nintzelarik, lurra harriz betea zela ohartu nintzen. Balio handiko altxor bat bezala, hasi nintzen harrien sailkatzen eta atxikitzen. Harriaren barnera begiratzen duzunean, ohartzen zira harri arrunt bat baino gehiago dela.” Proposamen horrek, bizigabeko objektueri esker, haurren irudimenaren piztea du helburu.
- 17:00 : Xentimorik Gabe (Donostia) "Putinen guardasola" - 60 mn - Denendako - Lehen agerraldia ipar Euskal Herrian
Lehendakaria kezkatuta dago. "Euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugu" aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren, kontsensua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile.
Erronka haundia bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere, metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko. Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria.
- 18:30 : Ama-2 (Larresoro) Ama'tur - 35 mn - Denendako - Estreinaldia
Tripakiak (2011) eta Amakiak (2013) antzerkien ondotik, AMA-2 taldeak, bere hirugarren proiektua abian du: AMA’TUR. Haurdunaldia eta amatasunaren gorabeherak taularatu ondoan, aldi honetan, guraso eta gazteen arteko harremanak ditu aipagai nagusi. Beste bi obren gisara, sakeleko antzerki baten formatu ttipi eta xume bat izanen da AMA’TUR-en oinarri, umore eta begi klixkez beterik.
Arratsaldea 16:00etan hasiko da Luhusoko Harri Xuri kulturgelan.
Prezioa : 5 euro ikusgarri bakoitzarentzat / 10 euro hiruentzat (urririk 12 urte arte)
Hameka Euskaraz-en edizio berri hau, Kanboko ikastolarekin elkarlanean antolatua da, ikastolak 40 urte ospatzen baiditu aurten.
Euskal kultur erakundea partaide da
Xehetasunak
- Hameka Euskaraz 2016 - Egitaraua (pdf)
- Hameka, karrikako arteen fabrika
- Tfnoa : 05 59 55 58 43
- Ama-2
- Harri Xuri Kultur Gela
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)