"Euskararen historia laburra" liburuxka

2016/07/30

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" dibulgazio liburua bertsio numeriko hirueledun batean argitaratu dute, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

"Euskararen historia laburra" liburuxka

Seigarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Oier Araolazaren "Euskal dantza"Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" , Joxean Fernández-en "Euskal zinema", Estibalitz Ezkerra-ren "XX. mendeko euskal literatura" eta Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" dira Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara orain arte argitaratuak ziren dibulgazio lanak.

"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).

"Euskararen historia laburra" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.

Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)