Euskal zinea "Cinétoiles" programan
2016ko uztailaren 11n hasita, udan zehar, Asier Altuna eta Telmo Esnal-en "Aupa Etxebeste !" eta Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta-ren "Gartxot" filmak ipar Euskal Herriko zonbait herritan ikusten ahalko dira. Proiekzio hauek 64 Departamenduak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin apailatu Cinétoiles programaren karietara antolatuak dira. Denak kanpoan iraganen dira, arratseko 22:00etatik goiti.
Aldi guziz, sartzea urririk izanen da. Filmak euskaraz izanen dira, frantsesesko azpitituluekin.
Proiekzioen egitaraua
Aupa Etxebeste ! - Asier Altuna eta Telmo Esnal
Gartxot - Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)