Euskal kulturaren 4. eguna Baionako kontserbatorioan

2016/01/10

2016ko urtarrilaren 20an, asteazkenez, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko egun berezi bat antolatuko dute kontserbatorioan berean. Euskarazko antzerkia izanen da aipagai aurten eta bereziki pastorala (maskarada eta inauteriak ahantzi gabe). Izan ere, asmoa lukete kontserbatorioan euskal antzerkiaren inguruko kurtsoak eskaintzea ondoko urteetan.

Euskal kulturaren 4. eguna Baionako kontserbatorioan
Argazkia : Séverine Dabadie

Iaz musika eta dantza jorratu ondoren, 4. urte honentzat,  antzerkia da ohoretan ezarria izanen. Antzerki mota desberdinak jorratuko dituzte, bereziki pastorala (maskarada eta inauterien aipamen batekin). Hurbilpen honek irakasgai ezberdinetako (musika, dantza, kantua,...) ikasleen interesa piztu behar luke beraz. Aipatzekoa da Philippe de Ezcurra musikari eta erakaslea, bai eta Gaël Rabas Arte Dramatikoen arduradun pedagogikoa direla egun horren kudeaketaz arduratzen.

Egitaraua

  • 14:00-15:00 : harrera eta Thierry Truffaut-en mintzaldia «Maskak antzerkian» gaiaren inguruan
  • 15:00-17:45 : tailer kolektiboa Iker Ortiz de Sarate eta Philippe de Ezcurra-rekin, maskaradaren inguruan
  • 18:00 : bilduma

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)