"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan

2016/10/25

2016-2017. ikasturterako eta esperimentazio modura, “Euskal kultura bizi gaur egun” izeneko arte eta kultura heziketarako ibilbidea osatu dute Euskal kultur erakundeak, Euskal museoak eta Baionako mediatekak. Baionako René Cassin lizeoko 2.eko ikasle batzuk landuko dute, beren erakasleen laguntzarekin. Ondorioz, datorren urtetik goiti, euskal kultura eta arte adierazpenak ezagutu nahi dituen Akitania Berriko edozoin kolegiok edo lizeok parada ukan lezake antzeko ibilbide batean murgiltzeko.

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan
Argazkia: "Soka" Hazparneko mediatekan

Ibilbidearen baitan partaide bakoitzak bisita bat antolatuko du, baita ere, euskarazko zein frantsesezko bitartekaritza lan baten bidez, obra, artista edota profesional batekilako topaketa.

  • EKE-k ekoiztu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren inguruko bisita antolatua izanen da eta honen eduki aberatsak ikasleen esku utziak izanen dira
  • Euskal museoak pilotaren gaia jorratuko du bere bildumen bitartez
  • Baionako mediatekak pastoralari buruzko aurkezpena eskainiko du, Bilketa.eus atarian osatu duen erakusketa birtualean oinarrituz

Euskal kulturaren alde tradizionalak eta garaikideak perspektiban emanen dira kasu guzietan.
Bègles-eko I can fly enpresak ikasleak lagundu behar lituzke ikasitakoa eta senditutakoa sorkuntza-ekoizpen numeriko batean biltzen.

Egitasmo hau Akitania Berriko DRAC-ak, errektoretzak eta Bordeleko ESPE erakasleen eskolak bultzatutako P@trinum programaren baitan kokatzen da. Arte eta kultura heziketarako 7 ibilbide sartuak dira esperimentazio horretan. Iraganen diren bitartean, behaketak eta ebaluaketak burutuko dira metodologien hobetzeko, jakindurien eta baliabideen elkartzeko, baita orohar eskualdearen mailan, ondare mediazioaren eskaintzaren zabaltzeko.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)