"Errobi Kantatuz" Alduden
2016ko urriaren 29 eta 30ean, Aldudarrak Batasunak "Errobi Kantatuz" antolatzen du Alduden. Bi kontzertu horietan, Euskal Herriko kantari edo talde andana batek Andde Duhalde eta Mixel Ducau partaide zituen Errobi taldearen kantuak bere moduan eskainiko ditu. Euskal kultur erakundea partaide da.
"Kantatuz" sailaren 9. edizioa izanen da
Aldi honetan, Kantiruki, Izarrak, Lauburu, Bankarrak, Mindegi, Artxeruak, Astezkenekoak, Lairatxoak, Guy Saldubéhère & Amaia Hirigaray, Aurélie Etchepare & Mattin Lerissa, Jakes Ezponda & Jon Itzaina, Juliette & Pauline, Xendarineko ahizpak, Aire Ahizpak, Maddi Zubeldia, Mathilde Etchebarren, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrous, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Maitena Goicoechea eta Bixente Etchegaray dira kantuz arituko diren talde eta kantariak.
Horretarako, Nicolas Vielle, Sébastien Desgrans, Nicolas Armendariz, Thomas Saez eta Paul Vernheres musikarien laguntza ukanen dute gainera.
Lehen kontzertua urriaren 29an, larunbat arratseko 20:30etan iraganen da Aldudeko Elizan eta bigarrena urriaren 30ean, igande arratsaldeko 16:00etan, toki berean.
Ikus Errobi Kantatuz kantaldiaren errepiken bideoak :
Ikus Aldudeko kontzertuaren zati bat
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)