Atx Teatroa konpainia Ibilki deialdiaren irabazle
Ipar Euskal Herriko programatzaile sareak bultzatu Ibilki deialdiaren bitartez, Bilboko Atx Teatroa konpainiaren Fakiu sorkuntza berria hautatua izan da. Horrela, 2016/2017 denboraldian, Bizkaitar talde honen obra ipar Euskal Herriko hiru probintzietan aurkeztua izanen da publiko ezberdinak biltzeko xedearekin.

Fakiu antzezlanak eguneroko biolentziaren gaia tratatzen du modu ezberdinetan, publikoaren eskuetan utziz antzezlanaren bukaera.
Fakiu obraren programazioak larrazkenean aurkeztuko dira Iñaki Ziarrusta taula zuzendaria eta lurraldeko programatzaileen presentzian.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundea (Frank Suarez) : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)