2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat
Jean-Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabil, 1935) filologo eta euskaltzaleak eskuratu du 2016ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko lana azpimarratu du epaimahaiak, Xiberoko errealitatea argi islatzen duen pertsona izanik. Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da.
Xehetasunak
- Albistea Eusko Ikaskuntza-ren webgunean
- Eusko Ikaskuntza : 05 59 59 82 90
- Jean-Louis Davant
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)