Polonian egonaldi artistikoak egiteko deialdia
Etxepare Euskal Institutua eta Donostia 2016 erakundeen elkarlanari esker eta aurten hirugarrenez, Wroclaw hirian egonaldi artistikoa egiteko aukera izango dute bi artistak. Hautaturiko sortzaileek 6-8 asteetako egonaldia egingo dute Wroclaw-en 2016ko maiatza erdialdea eta uztaila erdialdea artean eta ondoko arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 29a arte egonen da irekirik.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)