"Lasa eta Zabala" filma ipar Euskal Herriko zinema geletan

2015/05/12

Udazkenean hego Euskal Herrian eta Espainia guzian arrakasta handia bildu ondoan, Pablo Malo-ren Lasa eta Zabala filma maiatzaren 6an atera da ipar Euskal Herriko zinema geletan. Atalante zinegelak eta Euskal kultur erakundeak euskal zinemaren hedatzeko duten partaidetzari esker, besteak beste aurkezpen andana bat eginen dira egilearen presentzian. 

"Lasa eta Zabala" filma ipar Euskal Herriko zinema geletan

2014tik Atalante zinegela eta Euskal kultur erakundea elkartu dira hego Euskal Herrian ekoiztuak diren filmak ipar Euskal Herrian banatuak izan daitezen. Desmartxa horri esker, publikoak kalitatezko euskal filma batzuez gozatzen ahal du. Ekoizleak eta ikusleak elkarrenganik hurbilaraziz, halako zinema zirkuitu labur bat sortzen da. Alabaina, lurralde bateko bizitasuna bereziki bere sorkuntza artistikoaren bidez adierazten da. Atalante eta Euskal kultur erakundearen zeregina sorkuntza horren hedapenaren jarraipena eta koherentzia segurtatzea da.

LASA ET ZABALA

Espainia/Euskal Herria – 2014 – 1:47 jatorrizko bertsioan, frantseseko azpitituluekin – Pablo Malo-ren filma, Uñax Ugalde, Francesc Orella eta Oriol Vila-rekin.

2014ko Donostiako Zinemaldiko hautaketa ofizialean aurkeztu filma 

1983ko Urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe eta, jarraian, GAL deritzonaren atentatu andana bati hasiera emanez. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster: baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea. 1995. Hamabi urte igaro dira. Jesus García Alacanteko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz. Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatuak izango dira, tentsio handiko giroan hara bildu diren ertzainekin. Handik laster sumarioa irekitzen denean, Iñigo eta Fede bere laguntzaile gaztea, epaile instruktorearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren koronelaren eta Elgorriaga gobernadore ohiaren inguruan ikertzen hasiko dira, hauek Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna badutela antzeman arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari atxikita dauden etsaien joko zikinari aurre egin beharko diote, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.

ATERATZEA MAIATZAREN 6AN

  • Baionako Atalante gelan, Biarritzeko Royal-en, Donibane Garaziko le Vauban-en, Hendaiako les Variétés-en. 

Pablo Malo egilearen presentzian eginen diren emanaldiak :

  • Maiatzaren 7a, ostegun arratseko 21:00etan, Biarritzeko le Royal-en 
  • Maiatzaren 11a, astelehen arratseko 20:30etan, Donibane Garaziko Le Vauban zinegelan 
  • Maiatzaren 12a, asteartea, Hendaiako Les Variétés gelan 
  • Maiatzaren 18a, astelehena, Salies-de-Béarn-eko Saleys gelan eta ondotik ipar Euskal Herriko beste geletan : Donapaleuko Saint-Louis aretoa (maiatzaren 13a), Hazparneko Haritz Barne (maiatzaren 20a), Mauleko Maule-Baitha (maiatzaren 27a) eta Donibane Lohizuneko Select (maiatzaren 27a). 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)