KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira

2015/11/14

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak antolatu KIMU programaren baitan Eneritz Zeberio, Amaia Hennebutte, Ander Fernandez eta Ainara Gurrutxaga aukeratuak izan dira haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko.

KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira
Argazkia: JC Broca - EKE

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza eskuratuko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)