Kaliforniako bi bertsulari Euskal Herrian
Euskal kultur erakundeak gomitaturik, Kaliforniako Martin Goicoechea eta Johnny Curutchet bertsulariak Euskal Herrian gaindi ibiliko dira 2015eko urriaren 12tik 17ra. Frantxua Bidaurreta San Frantziskoko Euskal Etxeko kide eta lehendakari-ohiak lagundurik, hemengo bertsulariekin kurutzatzeko, eta oro har bertsularitzaren inguruan egiten diren ekintzen hobeki ezagutzeko parada ukanen dute.
EGITARAUA
- Urriaren 12ª 14:00etan : Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren ongi etorria, eta solasaldia, iparraldeko bertsularitzaz, Daniel Landart eta Beñat Soulé-rekin.
- Urriaren 13ª 16:45etik 18ak arte : Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan - Bertsu-eskolan parte hartzea (Bertsularien Lagunekin). Gauean : 19:30etan : ”Larraldea” etxean, Senperen : “Bertsulari” filmaren aurkezpena, Amets Arzallus eta Julio Soto bertsulariekin.
- Urriaren 14ª 11:00etan : Mintzolan, Villabonan Bertsozale Elkartearen proiektuaren aurkezpena - 12:15etan egoitzari bisita, jendearen aurkezpena eta XDZren azalpena. 14:00etan : bazkaria Zizurkilen, Iriarte ostatuan. Bazkaritarako baieztaturik: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Aritz Zerain eta Karlos Aizpurua - 19:00etan : Diasporako eta Euskal Herriko bertsolarien saioa: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Martin Goikoetxea, Johnny Curutchet. Gai-jartzailea : Karlos Aizpurua. Sarrera doan. Antolatzaileak : Euskal Kultur Erakundea eta Mintzola Fundazioa.
- Urriaren 15ª : Baionako Euskal Erakustokiaren bisita & elkarrizketak
- Urriaren 16ª 19etan : Uztaritzeko Lapurdi gelan : Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago? eztabaida filmatua eta Kanaldude-ren webgunean zuzenean eskainia – EKE-k eta Eusko ikaskuntzak antolaturik. Bertsulariek parte hartuko dute.
- Urriaren 17ª : Hernandorena saria Baigorrin, Bixentainean – 18etan, eta ondotik afaria, klika-txarangarekin.
Partaideak : Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkartea
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Bertsularien Lagunak : 05 59 54 15 04
- "Euskal kultura hemen bizitzen genuen bezala dugu han proiektatu"
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)