IBILKI - Euskal antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian
IBILKI dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen du lurralde guzian. Karia hortara, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatzen dituzte euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. Hori dela eta, 2015/2016 denboraldian, Huts Teatroa-ren Etxekoak izeneko sorkuntza Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoko 10 tokitan aurkeztua izanen da.
Ibilki dispositiboaren karietara, Senpere, Hendaia, Bidarte, Donibane Lohitzune eta Mauleko herriak, Garazi-Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Ote Lore, Biarritz Culture eta Eihartzea elkarteak biltzen dira Euskal kultur erakundearekin batera. Urtez urte, programatzaile sare horren parte hartzaile kopurua gero eta haundiagoa da, euskal antzerkiaren aldeko benetako engaiamendua erakutsiz. Horrela, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatzen dituzte euskarazko antzerki sorkuntzetaz, beren ahalak eta gaitasunak batzen dituzte, komunikazio plan amankomun bat obratzen eta prezioen taula elkarbanatzen euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. 2015/2016 denboraldian, Huts Teatroa-ren sorkuntza berria, Etxekoak izenekoa, ipar Euskal Herriko hiru probintzietako 10 tokitan aurkeztua izanen da.
Datak
- Azaroaren 1a : Luhuso – Hameka, karrikako arteen fabrika (lehena) – 20:30
- Azaroaren 7a : Larresoro – Herriko gela – 20:30
- Abenduaren 5a : Hazparne – Ttattola – 20:30
- Urtarrilaren 30a : Hendaia – Mendi Zolan gela – 20:30
- Otsailaren 27a : Donibane Lohitzune – Ravel entzutegia – 20:30
- Martxoaren 19a : Biarritz – Le Colisée – 20:30
- Apirilaren 9a : Baigorri – Baxe-Nafarroako Herri Antzokia – 20:30
- Apirilaren 15a : Senpere – Larreko gela – 20:30
- Apirilaren 29a : Bidarte – Family zinegela – 20:30
- Maiatzaren 20 edo 21a : Maule – Maule Baitha – 20:30
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea - Frank Suarez : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)