"Hazparneko Anderea" antzezlana ikusteko azken aukera

2015/06/09

2015eko ekainaren 14an, Hazparneko Anderea antzezlana ikusteko azken aukera izanen da. Euskal Herrian zehar hogei emanaldi baino gehiago eskaini ondoan, Iduzkilore taldeak, nolaz ez, Hazparne hautatu du bere azken emanaldiaren eskaintzeko. Hitzordua 17:00etan finkatua da, Mendeala gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

"Hazparneko Anderea" antzezlana ikusteko azken aukera

Uztaritze, Donibane Lohizune, Baigorri, Sara, Urdiñarbe, Beskoitze, Hendaia, Biarritz, Urruña, Segura, Irurita, Baiona, Donibane Garazi, Bergara... Joan den urteko udazkenetik honera, Iduzkilore taldeak Hazparneko Anderea antzezlana hogei aldiz baino gehiago arrakasta handiz eskaini du Euskal Herrian gaindi.

Telesforo Monzonek idatzi Hazparneko anderea antzerki lanak, XX. mendeko Euskaldunen historia kondatzen du : Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz : nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa... era umoretsuan antzeztuz.

Ander Lipus-en zuzendaritzapean, denetan, hamaika jokolari eta hiru musikari ari dira taula gainean. 

Hazparneko Ezkia ikastola arituko da antolatzaile lanetan.

Hazparneko Anderea antzezlanaren azken emanaldia ekainaren 14an iraganen da Hazparneko Mendeala aretoan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)