Hameka Euskaraz 2015
2015eko urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Hameka, karrikako arteen fabrikak euskarazko sorkuntzaren inguruko hitzordu bat proposatzen digu, Hameka Euskaraz izenekoa. Haurrendako animazioak, ikusgarriak, musika, bertsularitza... Egitarau aberatsa izanen da larunbatarekin Larresoron eta igandearekin Luhuson. Ekitaldi guzien artean, nabarmentzekoa da Huts Teatro taldearen Etxekoak antzezlana lehen aldiz emana izanen dela ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundea partaide da.
Egitaraua
Urriaren 31n, Larresoron :
- Ozeanoaren Konkista (Zaldain),
- Idazlea Zeu Zara, Irakurtzen Duzulako (Dejabu Panpin Laborategia),
- Zer duzu Amy ? (Oh My God),
- Ikuslearen show-a (Ertza),
- Aguxtin Alkhat,
- Battitt Crouspeyre eta Gillen Hiribarren bertsulariak
Azaroaren 1ean, Luhuson :
- Etxekoak (Huts Teatroa) - Lehen emanaldia ipar Euskal Herrian - IBILKI dispositiboaren karietara
Xehetasunak
- Hameka Euskaraz 2015 - Egitaraua
- Tfnoa : 05 59 55 58 43
- Ote Lore elkartearekin elkarlanean antolatua
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)