Gillen Hiribarren gaztearen bertsua Baionako bestak hasteko
Urte guziz bezala, Euskal kultur erakundeak proposaturik, Baionako Bestak hasteko ekitaldian, bertsulari batek bertsu bat eskainiko du Herriko Etxeko galeriatik. Aurten Gillen Hiribarren 27 urteko itsasuarra izanen da bertsua botako duena. Uztailaren 29an izanen da, asteazken iluntzeko 21:45ean.
Gillen Hiribarren Itsasun sortu zen 1988an. Hamaika urtetan hasi zen bertsutan. Xilaban bezalako lehiaketetan parte harturik ere, nahiago du lagun giroan, plazetan, afarietan, ihauteri edo halako ohiduretan aritzea, taula gainean igotzea baino. Ofizioz, eraikuntzako teknikaria da.
Xehetasunak
- Gillen Hiribarren
- Tfnoa : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)