"Gerezien denbora" pastorala Barakaldon

2015/01/26

2015eko otsailaren 7an, Gerezien denbora pastorala urbanoa Barakaldon izanen da ikusgai. Pastoralaz gain, Bilbo aldeko lantegiak, portua, ontziolak eta Barakaldo bera ezagutzeko bisita gidatua antolatua da 11:00etatik goiti. Egun osoaren prezioa 30 eurokoa izanen da, bazkaria barne. Izenak oraidanik eman behar dira.

"Gerezien denbora" pastorala Barakaldon

Gerezien denbora, lehen pastorala urbanoa da. Zurgintzan, altzairugintzan, burdingintza lanean ari zirenen historian sartu da. Lehen aldikotz, Lapurdi aldeko leku historikoei interesatu dira, itsasgintzako arlotik pasatuz ere bai. 

Antzekotasun historikoetaz bestalde, pastoral postindustrial hau Bizkaiko Ezkerralderaino ekartzearen arrazoina mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatzea da. Horregatik, aktoreez beste, lapurditik hurbilduko diren lagunentzat industria-ondarearen inguruko egun-pasa osorako egitaraua prestatu dute horren inguruan.

  • Idazlea : Itxaro Borda
  • Taula zuzendaritza : Beñat Achiary
  • 21 aktore eta 20 musikari
  • Iraupena : 2 oren

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)