Ezcurra hirukotearen kontzertua Baionan
2015eko azaroaren 27an, 20:30etatik goiti, Philippe de Ezcurra akordeoilariaren inguruan osatu hirukoteak kontzertu bat eskainiko du Baionako Luna Negra aretoan. Gaualdi berezi hori Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.
Ezcurra hirukoteak Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako musikariak biltzen ditu : Philippe de Ezcurra (akordeoia), Angel Unzu (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua). Philippe de Ezcurra akordeoilariak sortu kantuen inguruan, hirukoteak musika bizi bat eskaintzen digu, musikari bakoitzaren trebetasun aparta agerian utziz. Musika unibertsoa nostalgikoa, dantzagarria edo sutsua izan daiteke, bizi diren herria bezalakoa. Jazzaren, ohiko musiken edo gaurko musiken eraginak badira, bai eta inprobisaketa momentu handiak ere.
Publikoarekilako trukaketa naturalki egiten da ere banako edo fandangoa bezalako dantzekin, bai eta edozeini kantatzeko parada eskaintzen dion melodiekin.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 25 78 05
- Txartelak erosteko
- Philippe De Ezcurra
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)