Errobi Herri Elkargoaren eta Euskal Kultur Erakundearen arteko partaidetza hitzarmena

2015/12/11

Noizbehinka elkarren artean arras baikorki arizan ondoren, Errobi Herri Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak partaidetza hitzarmen bat izenpetu dute, euskal antzerkiaren aldeko beren lankidetzaren koadro nagusia finkatzen duena.

Errobi Herri Elkargoaren eta Euskal Kultur Erakundearen arteko partaidetza hitzarmena
Argazkia : Pantxoa Etchegoin (EKEko Zuzendaria) eta Bruno Carrère (Errobi Herri Elkargoko Lehendakari-ordea)

Hona hitzarmenaren barnean sartzen diren pundu nagusiak :

  • Sorkuntza eta hedapenari buruzko sustengua
  • Antzerki sorkuntzari buruzko proiektu deialdia, bereziki amaturrei eta semi-profesionalei hedatua
  • Elkarren arteko gogoeta, eskolatik kanpoko euskarazko bitartekotasunaz.

Errobi lurraldean dauden Euskal antzerkiaren aldeko bi aktore nagusiek beren indarrak juntatzen dituzte Errobi lurraldean, sorkuntzaren, hedapenaren eta euskal antzerkian aritzeko baldintza egokiak sortzeko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)