Mintzola: Ikerketarako bi deialdi, Ahoa Bete Hots jardunaldia eta Bertsoa Unibertsitatean
Mintzola Fundazioak bertsularitza ikertzeko deialdiak zabaldu ditu, bai eta Bertsoa Unibertsitatean II Donostiako ikastaldia eta Ahoa Bete Hots Villabonako jardunaldia, uztail hastapenean iraganen direnak.
Ikerketa sustatzeko, kontratua esleituko dute Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzek: bertsolaritzari buruzko doktorego-tesi bat egitea helburu duen kontratua. Bestalde, Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedrak hiru proiektu sari banatuko dituzte ikergai nagusia bertsolaritza duten master amaierako lanen nahiz ikerketa lan monografikoen artean. Eskariak aurkezteko epea zabalik da; datorren irailaren 11era artekoa izango da eta hautatuen izenak beranduenez irailaren 30ean emango dira. Urtebete izango dute saridunek lana osatu eta aurkezteko.
Bertsoa Unibertsitatean bigarren edizioa uztailaren 6tik 10era iraganen da Donostia Miramar jauregian. 5 egunetako ikastaldian bi ikastaro proposatuak dira: "Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza arautuan" eta "Bertsolaritza bidegurutzeak". Ikus izen ematearen inprimakia Mintzolaren gunean.
2015ko Ahoa Bete Hots jardunaldiak, uztailaren 1etik 3ra antolatuak dira Villabonan "Umorea emozioa eta ahozkotasuna" izenburupean.
Xehetasunak:
- Mintzola Fundazioa
- Euskal Herriko Unibertsitatea (Bertsoa Unibertsitatean: programa eta izen ematea)
- Mikel Laboa katedra
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)