Begirada Gurutzatuak #4

2015/03/23

2015ko martxoaren 25etik 27ra, Begirada Gurutzatuak gertakariaren 4. edizioa iraganen da Biarritzen. Ikusgarri eta tailer ezberdinak antolatuak dira dantza garaikidea ardatz duen hitzordu honetan. Maiatzean gainera, beste emanaldi batzu izanen dira Bordelen eta Bilbon.

Begirada Gurutzatuak #4

Aurten, euroeskualdeko koreografia lankidetzarako proiektua den eta Gaël Domenger-ek eta Biarritzeko Malandain Balletaren LE LABOk kudeatzen duten Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak gertakaria indarturik eta garaturik dator, Bilboko La Fundición aretoak (Laura Etxebarria zuzendaria eta Luque Tagua programatzailearekin) eta Bordeleko Glob Théâtre antzokiak (Bruno Lecomte zuzendariarekin) proiektuaren bat egin baitute.

Euroeskualdeko hiru hiri nagusietan, Euskal Herriko dantza garaikidean aritzen diren konpainia batzuk beren lana aurkeztea eta publikoarekin ezagutza egitea ahalbidetzen du lankidetza horrek. Urtero bezala, arte koreografiko garaikideari buruzko tailer, hitzaldi, eztabaida eta filmatutako dokumentalen proiekzioen bitartez, koreografoen, publikoaren eta hezkuntza erakundeen arteko trukaketarako unea izanen da Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak.

Horrela, Lasala konpainiaren Hooked (still) eta Lauesku 22 ikusgarriak Biarritzeko Le Coliséen aurkeztuak izanen dira martxoaren 26an eta Blanca Arrietaren Argh! martxoaren 27an.

Aipatzekoa da ere, Begirada Gurutzatuak festibala Bordelen luzatuko dela maiatzaren 4tik 7ra eta Bilbon maiatzaren 9 eta 10ean.

"Begirada Gurutzatuak", Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)