"Argi bila" karrika ikuskizuna
Neguburua hurbiltzearekin batera, Olentzero aurten ere Euskal Herriko bazter guzietan izanen dugu. Karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira, horien artean Argi bila izeneko karrika ikuskizuna, heldu den abenduaren 19an Donibane Lohizunen iraganen dena. Euskal kultur erakundea partaide da.
Abenduaren 19an Donibane Lohizuneko herriak, Euskal kultur erakundeak eta Anaigazteak elkarteak Argi bila karrika ikusgarria antolatzen dute Donibane Lohizunen.
Argi bila, Olentzeroren, hau da, eguzkiaren ikatz goriak biziarazten dituen ikazkinaren bilaketa da. Unibertsala den mezu bat dakar: neguko solstizioan eguzkia berriz sortzeko bidean jartzen dela dio. Garraiatzen eta banatzen duen ikatzak lurrak ebatsi duen eguzkiaren sua, energia eta indarra daramatza. Ikuskizun pindartsu hori elkarren jarraian doazen 3 taularatzez osatua da, berrogeita hamar bat artistekin: dantzariak, musikariak eta kantariak. Herriko frontoitik eliza aitzinera eta hortik azoka atarira doan ibilaldi bat proposatzen du.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)