50. Durangoko Azoka
2015eko abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokak bere 50. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Aurten, 350 berritasun aurkeztuak izanen dira eta sekulan baino kultur ekitaldi gehiago izanen dira. Ipar Euskal Herriko argitaletxeak ere han izanen dira, Euskal kultur erakundearen laguntzari esker.
Orain duela 9 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta EKE-k. Horren ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, Elkar, Gatuzain, Ikas eta Maiatz argitaletxeak, Iparraldeko Ikastolak eta Kanaldude web telebista azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Goienkale 22 – 34 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). Aurten gainera partaide berriek bat eginen dute ekimenarekin : Zortziko argitaletxeak, Moï Moï ekoizpen labelak, Hordago arte galeriak eta Saroia ekoizpen labelak. Bestalde, bigarren aldikoz, Euskal kultur erakundeak bere standa ukanen du Goienkale 27-28 helbidean eta paradaz baliatuko da bere erakusketa ibiltari berriaren aurkezteko, hau da "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa. Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)