"XX. mendeko euskal literatura" liburua frantsesez telekargatzeko aukera
Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.
Laugarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Alabaina, 2013an, bilduma bereko beste hiru liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, Oier Araolazaren "Euskal dantza", Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" eta Joxean Fernández-en "Euskal zinema" dibulgazio lanak hain zuzen. Hauek ere Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara.
"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).
Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskal Telebistako Sautrela literatur saioan gidoilari izan zen Estibalitz Ezkerra kazetariaren jatorrizko testua.
"XX. mendeko euskal literatura" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)