Sustrai Colinari xapela!

2014/11/16

2014ko azaroaren 15ean, Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu xapelketaren finala iragan da Baionako Lauga salan. Sei bertsulari lehiatu dira laugarren edizio honetako xapelaren janzteko. Sustrai Colina atera da garaile eta Odei Barrosok eraman du kantaera ederrenaren "Txato" saria.

Sustrai Colinari xapela!
Sustrai Colina eta Txomin Ezponda (argazkia: Jakes Larre - EKE)

Xilaba Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren IV. edizioa joan den urriaren 4an hasi zen. Denetan 18 bertsularik parte hartu dute Muskildin, Senperen, Aiherran, Larresoron eta Aiziritzen iragan diren kanporaketa eta finalerdietan.

Baionako finala: sailkapena

  1. Sustrai Colina: 816,5
  2. Maddalen Arzallus: 763
  3. Odei Barroso: 457,5
  4. Eneritz Zabaleta: 449
  5. Xumai Murua: 437
  6. Ramuntxo Christy: 435

Aipatzekoa da aurten Txomin Ezpondak diola xapeldunari xapela jantzi. Bestalde, Txato saria banatua izan da kantaera ederrena duen bertsulariari, Aitor Renteria zenaren omenez.

Xehetasunak

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)