Xalbador Eguna Urepelen

2014/10/06

2014ko urriaren 18 eta 19an Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen. Kantaldia, mahain-ingurua, bertsu saioa... Deiadar elkarteak eta Euskaltzaindiak egitarau aberatsa apailatu dute. Aurten gainera, omenaldi berezia eginen zaio Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egileari.

Xalbador Eguna Urepelen

Egitaraua

Urriaren 18a, larunbata

  • 19:00 : Kantaldia : Transhumantzia. François Rossé eta Mixel Etxekopar, Urepeleko elizan.
  • 21:00 : Afaria. Mixel Etxekoparren kantuekin

Urriaren 19a, igandea

  • 09:00 : Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
  • 10:30 : Meza nagusia.
  • 11:15 : Mahai-ingurua. Jean Mixel BedaxagarAllande Etxahun, Luxi Etxekopar eta Mixel Etxekopar arituko dira Etxahun Iruriz.
  • 11:30 : Larraineko dantzariak, plazan.
  • 13:00 : Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
  • 14:00 : Bideo emanaldia, Etxahun Iruriren omenez.
  • 15:30 : Haurren txokoa.
  • 15:30 : Bertsolariak : Ibai Capot eta Joanes Etxeberria bertsolari zubetorrak arituko dira. Ondoren, Amets ArzallusSebastian LizasoMaialen Lujanbio,Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.
  • 17:30 : Erromeria, trikitilariekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)