Sortutakoak 6: deialdia

2014/10/21

Dantzaguneak Sortutakoak programaren seigarren edizioaren deialdia antolatzen du. Sortutakoak da Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko programa bat, eta bere baitan hartzen ditu: egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, publikoari irekitako entseguak, eta proiektuaren estreinaldia. Proiektuak aurkezteko azken epea: 2014ko azaroaren 15a.

Sortutakoak 6: deialdia
Argazkia: Dantzagunea

"Sortutakoak" ondorengoentzat zuzendua da:

  • Mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuak
  • Konpainia egonkorrak
  • Banakako proiektuak
  • Proiektu zehatz baterako sortutako taldeak

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)