"Soinujolearen semea" antzezlanaren aurkezpena Baionan
Bilbon, Gasteizen, Donostian, Madrilen eta Iruñean aurkeztua izan ondoren, Tanttaka antzerki taldeak egin Bernardo Atxaga-ren Soinujolearen semea eleberriaren egokipena Baionako Antzokian ikusten ahalko da heldu den apirilaren 15ean, arratseko 20:30etatik goiti. Emanaldi hau, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.
Antzezlanaren gaia sentsiblea da : bi gazte ETAn sartzen dira. Ondotik, batek erakunde armatua uzten du, atzerrira joaten da baina bi gazteek lagunak izaten jarraitzen dute. Euskal Herrian minberatsuak diren gai hauek, zorroztasunez, talendu handiz eta gizatasun sakonez tratatuak dira, Fernando Bernués-en eszenaratze garaikide eder bati eta antzezle aparta batzuen presentziari esker.
Antzerkia euskaraz emana izanen da frantseseko gaintituluekin.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)