Mintzalasai egunen 3. edizioa Biarritzen

2014/09/16

2014ko irailaren 22tik 28ra Mintzalasai egunen 3. edizioa iraganen da Biarritzen. Zazpi egunez, hiriko eragile ezberdinek 70 bat ekitaldi antolatuko dituzte, euskararen erabilera ardatz ukanez. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Mintzalasai egunen 3. edizioa Biarritzen

Elkarteei zuzendutako formakuntzak, sukaldaritzaren inguruko hitzorduak, haurren eguna, mintzaldiak, hizkuntzen topaketak... Hogeitabost elkarte antolatzaileek euskararen inguruko ezin egitarau aberatsagoa apailatu dute oraingoan ere.

Aipatzekoa da ere Kabareta afaria antolatu dutela irailaren 27ko. Iluntzeko 19:00etatik goiti, euskarazko sorkuntza berrienak ezagutzeko parada izanen da, AEK-ko ikasleek zerbitzatu afaria ddastatuz. Honela, Eneritz & Ortzi bertsulariak hor izanen dira, eta haiekin batera, besteak beste, Neo Kotilun dantza ikusgarria eta Euskalduna naiz eta arraro nago antzezlana ikusten ahalko dira ere.  Kasu, ezinbestekoa da izena ematea.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)