"Hazparneko anderea" antzezlana
Iduzkilore antzerki taldeak Hazparneko anderea antzezlana aurkeztuko du udazken honetan. Senpereko taldeak Ander Lipus zuzendariaren laguntza ukan du Telesforo Monzon-en testu batean oinarritu obra famatuaren taularatzeko. Besteak beste, Uztaritzen, Donibane Lohizunen, Larresoron, Baigorrin eta Saran eskainiko dute.
Telesforo Monzonen Hazparneko anderea antzerki lanak, XX. mendeko euskaldunen historia kondatzen du : Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz : nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa... era umoretsuan antzeztuz.
Ander Lipus-en zuzendaritzapean, denetan, hamaika jokolari eta hiru musikari izanen dira taula gainean.
Ondoko emanaldiak :
- Urriaren 25ean Uztaritzen
- Urriaren 26an Donibane Lohizunen
- Urriaren 31n Orexan
- Azaroaren 2an Larresoron
- Azaroaren 9an Baigorrin
- Abenduaren 7an Saran
Euskal kultur erakundea partaide da.
Xehetasunak
- Iduzkilore antzerki taldea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)