Helduentzako euskara kurtsoen sartzea
AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 16 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Klaseak urriaren 6an hasiko dira.
Izena emateko permanentziak irailaren 15ean hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan.
AEK-k eskainiko dituen aukeren artean, arratseko klaseak, egunekoak, enpresa barneko kurtsoak, ikastaro intentsiboak eta online ikastaroak izanen dira.
Xehetasunak
- AEK : 05 59 25 76 09
- AEKren sartzea 2014 /2015 - Prentsa txostena (pdf)
- aek.eus webgunea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)