Euskal kulturaren ohorezko saria Daniel Landart-entzat

2014/12/03

Abenduaren 18an, ostegunez, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak Euskal kulturaren ohorezko saria eman diote Daniel Landart-i. Donoztiritar idazle ospetsuarekin batera, Lontxi Amado Borthayre saristatua izan da Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza politikei buruzko bere tesiarentzat. Bideo-dokumental hoberenaren saria aldiz, Gipuzkoako lau zinegilei eskainia izan zaie.

Euskal kulturaren ohorezko saria Daniel Landart-entzat
Daniel Landart (argazkia: Patxi Amulet)

Daniel Landart (Donoztiri, 1946) 17 urterekin hasi zen idazten eta 20 urtez euskal antzerkiaren munduan bete-betean murgildua izan da. 1967an Antzerkilarien Biltzarra sortu zuen Baigorrin eta 1977an Euskal Antzerki Taldeen Biltzarraren sortzean parte hartu zuen. Inprimategi batean lan egin ondoren, 1985ean euskal kulturaren profesionala bilakatu zen. Hainbat liburu idatzi ditu : Hogoi urte, Aihen ahula, Erranak erran, Batita Handia, Anaiaren azken hitzak, Ahularen indarra.

Bestalde, Gazte, Pan-Pin, Etchea, Enbata, Herria edo Almanaka bezalako agerkarientzat hainbat artikulu idatzi ditu ere. Horrez gain, kantuetako hitzak idatzi ditu Mikel Laboa, Gorka Knörr, Anje Duhalde, Errobi edo Mixel Ducau-rentzat ere.

1979tik Euskaltzain urgazlea da eta aipatzekoa da ere Euskal kultur erakundeko zuzendari-ordea izan dela 1990etik 2010era. 

Lontxi Amado Borthayre-k aldiz Euskal kulturaren saria eskuratu du Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza politiken inguruko bere tesiarentzat. Bideo-dokumental hoberenaren saria aldiz, Gipuzkoako lau zinegilei eskainia izan zaie,  Izenik Gabe, 200x133 dokumentalarentzat: Enara Goikoetxea, Miren Juaristi, Iurre Telleria eta Monika Zumeta. Film horrek Jose Luis Zumeta margolari Usurbildarra hobeki ezagutzeko parada eskaintzen du.

Xehetasunak

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)