Durangoko Azoka 2014
49. Durangoko Azoka 2014ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da Bizkaitar hiriko Landako deitu gunean. Aurten, 330 liburu eta disko berri aurkeztuak izanen dira, horien artean Ipar Euskal Herriko argitaletxeenak. Euskal kultur erakundeak berak stand berezi bat ukanen du.
Orain duela 8 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta Euskal kultur erakundea-k. Horren ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, Elkar,Gatuzain, Ikas eta Maiatz argitaletxeak, Iparraldeko Ikastolak etaKanaldude web telebista azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Artekale 16 – 19 eta Goienkale 82 – 85 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da).
Aurten gainera, lehen aldiz, Euskal kultur erakundeak bere standa ukanen du Goienkale 82 helbidean.
Bestalde, egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)