Bi Harriz Lau Xori 2014
Martxoaren 18tik 22ra, Biarritz Culture eta Euskal kultur erakundea elkartuko dira, "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri baten antolatzeko. Bost egunez, zirkoa, dantza, zinema, antzerkia eta kontzertuak preziatzeko parada izanen da Biarritzen, euskal kultura munduko kulturekin uztartu nahi duen jaialdi honetan.
Aurten proposatuak diren ekitaldien artean, Rouge Elea konpainiaren Biutz zirko-antzerki ikusgarria martxoaren 18an (Le Colisée), Kukai konpainiaren Gelajauziak dantza ikusgarria martxoaren 19an (Bellevue plaza), Mireia Gabilondo-ren Amaren Eskuak filma martxoaren 20an (Le Royal) eta Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainien Hamlet antzezlana martxoaren 22an Le Colisée aretoan (irakur ere Maika Etxekopar antzerkilariarekin egindako elkarrizketa).
Bestalde kontzertu bat antolatua da Atabal gelan martxoaren 21ean, Londreseko Gentle Mystics eta Euskal Herriko 0 [zero] taldeekin.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)